XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dezagun ikhus laburzki, Chehetasun handirik gabe, zer zuten asmatu eta obratu.

- Comitè de surveillance hori, formatu bezain laster, hasi zen jo eta jo, zalapartan, alderdi guzietarat, 1793ko Urriaren lehen egunetan.

Baztarrak zarphilduak bezala zagozkan.

Orotarik dela jaun, dela langile, ez bazazko Nahasimendu horren alde, igortzen ditu Tarbes-eko presundegietarat.

Beren familietarik hola zituzten urruntzen eta kampotiarrak Baionarat altchatzen.

Oraiko soldadotegiak (Zitadela, Chateau Neuf) hola ziren bethe.

- Pabeko errechichtroetan ikhus ditake orduan zombat Comitè horren manuz egin ziren etche ikhertze.

Ez zen gelditu Baionan familiarik chokho mokho guziak miatuak ez zituenik.

Bereziki etche guzietako buruek behar zituzten, nahi edo ez, zoin beren gora beherak agertu: nondik kontra edo alde zitezkeen.

Artha handirekin ari ziren bere lanari buruz gure gizonak; bainan emeki emeki ohartzen dira Parisetikako Reprèsentants du peuple delakoez sudurretik ibiliak direla.

Orduan zen hiltzerat kondenatu Darrigol Milafrangarra.

Soldado izana zen Espainian, eta bere arranda unkitu nahiz zombeit letra zituen izkiriatu Espagnoler.

Hortik athera zioten baizik eta Errepublikaren kontra, Errege nausi nahi zuten jendekin aditzen zela.

Lephoa moztu zioten, bertze chehetasunik gabe, Urriaren 27an.

Badakizue aphezeri 1792an Erreboluzioneko aintzindariek galdatu ziotela Eliza berri bati, beren gisan eginikako bati (Jainkorik eta Manamendurik gabe) baia baitezpada eman zezaten.

Denek behar zuten eman edo Frantziatik ihes egin, nun ez zuten burua hirriskatu nahi.

Gure Herrian ere izan ziren zombeit aphez nahiago izan baitzuten bere eginbidea bethe, ez choilki Errelijionea ez arbuiatuz (hortaradino fidel gelditu ziren denak) bainan oraino, zer nahi gertha zadin, arimen ondotik ibiliz.

Huna zombaiten izenak: Piarrech Delgue, Josep Inda, Chemartin Londaits, Dublanc, Grachien Jauretche eta Sorhainde.

Musde Dublanc hartu eta igorri zuten Oloronerat, han hilarazteko eta alderdi hartako jender holaz beldur egiteko.